20131127

PERKUSIOA / PERCUSIÓN

 


 Gu ere, geure moduan, perkusioarekin bueltaka gabiltza. Ez ditugu gazte hauek bezala, ez, danborrak, dunbalak edo txindatak jotzen... baina tira. Guk, aldiz, gorputz-perkusioarekin aritzen gara landutako kantak laguntzen. Eta azken bolada honetan, edalontziarekin ere jira eta bira. Orain bi talde ikusiko ditugu, danborrak eta jotzen. Borrokan dabiltza. Pelikula batetik hartuta (Drumline, 2002), lehian ikusiko ditugu perkusionistak. (Blog honetatik hartuta... Esker mile!)




Nosotros también, a nuestro nivel, andamos a vueltas con la percusión. Por supuesto, no tocamos como estos jóvenes los tambores, bombos o platillos... pero bueno. Nosotros andamos con percusiones corporales acompañando las canciones que trabajamos. Y últimamente, con el vaso a vueltas. En esta entrada veremos dos grupos tocando tambores y demás. Luchando. Sacado de una película (Drumline, 2002), veremos a unos percusionistas en plena competición. (Cogido de este blog... ¡Muchas gracias!)

20110508

pianista

Lagun batek bideo hau bidali egin dit. Berak bidalitako mezuak horrela zioen: "hitzik gabe". Zoragarria. Mutil hau itsua da. Japoniarra, Nobuyuki Tsujii du izena. Interneten, momentu batean, Down sindromea zela ere zabaldu egin zen. Baina hori ezeztatu egin da.


Un amigo me envía este vídeo. Y el mensaje que me escribe es un escueto "sin palabras". Maravilloso. Este chico es ciego. Es japonés y se llama Nobuyuki Tsujii. En internet se extendió la información de que era síndrome de Down (así me llegó a mí). Pero esto es algo que se ha desmentido.

20110320

udaberria primavera





Bihar, martxoak 21, badator udaberria. Udaberriarekin loturiko musika gehiago badaude ere, oso ezaguna dugu Vivaldik udaberriari eginikoa. Topiko hutsa izan daiteke udaberriari Vivaldirekin ongi etorria ematea. Zer egingo diogu bada! Kontua da sarrera honetan ikusiko duguna. Bi bideo. Lehenbizikoan, musikari honek sorturiko lana (Udaberriaren 1. zatia, "Allegro"). Bigarrenean, musika horrekin neska horiek eginiko bertsioa. Kuriosoa da, oso. Bigarren bideo hau, lau bide desberdinetik iritsi zait: Mariaje lagun jarraitzaileak, ikastetxeko aita batek, 6. B mailako Sarak eta Mila lagunak bidalita. Mila esker guztioi.
Blogerako galderak: 1.- Zein musika tresnak ikusten dira lehenbiziko bideoan? 2.- Eta bigarrenean? 3.- Zein da bi bideoen arteko diferentzia?



... Y llegó la primavera. Y aunque hay más músicas relacionadas con ella, seguro que todos conocemos la que compuso Vivaldi. Puede parecer demasiado tópico darle a esta estación del año la bienvenida con Vivaldi, pero...¡qué le vamos a hacer! Lo que importa son los vídeos que veremos a continuación. En el primero, la "primavera" que compuso este músico (concretamente el primer número, "Allegro"). En el segundo, la versión que de esa misma hacen este grupo de chicas. Es curioso, porque este segundo vídeo me ha llegado a través de cuatro personas: Mariaje, mi amiga y seguidora, un padre del colegio, Sara de 6º B y mi amiga Mila. Muchas gracias a todos.
Preguntas para el blog: 1.- ¿Qué instrumentos podemos ver en el primer vídeo? 2.- ¿Y en el segundo? 3.- ¿Cuál es la diferencia hay entre los dos vídeos?

20110226

musika eta publizitatea / música y publicidad

Sarri, telebistan ikusten ari garela, iragarki gehiegi ikusarazten dizkigutela erraten dugu, kexati. Hori horrela izanik, gauza bat ikus dezakegu, garbi: publizitatea eta musikaren artean dagoen lotura. Ez dago ulertzerik bata bestearekin ez bada. Iragarki zaparrada horiek ikusten ari naizelarik, musikari erreparatzen diot. Eta benetan, batzuk oso onak dira. Aunitz badira ere, oraingo sarreran adibide pare bat ekarri dut. Bi iragarki hauetan ikusiko dugu musikak publizitatean duen garrantzia. Bi iragarki hauetan, protagonista, irudiekin batera, musika bera da. Ez ahotsik, ez elkarrizketarik... Lehendabizikoan, pelikula ospetsu bateko pertsonaia bat hartuta, musikak laguntzen ditu irudiak. Bigarrenean, berriz, musika da protagonista nagusia, oso-oso modu berezian. Eta biak, marka desberdinetako artikulu bera iragartzeko.


Blogerako lana: 1.- Zein da lehenengo bideoan agertzen den musika (edo pelikula)? 2.-Zer musika mota da? 3.- Zein musika tresnak agertzen dira bigarren bideoan? 4.- Zer musika mota da?








Cuando estamos viendo la televisión, muchas veces nos quejamos del excesivo número de anuncios que ponen. Siendo esto así, una cosa puede quedarnos clara: la estrecha relación entre música y publicidad. No puede entenderse la una sin la otra. Cuando estoy viendo uno de esos chaparrones de anuncios, suelo fijarme especialmente en la música de los mismos. Y hay algunas y algunos francamente buenos. Aunque son muchos, en esta entrada he traído un par de ejemplos. Los dos, para anunciar un mismo artículo de distinta marca. En el primero, con un personaje y la música de una famosa película. En el segundo, la propia música es protagonista de una manera muy especial. Sin diálogos, sin voz...


Preguntas para el blog: ¿De qué música (o película) hablamos en el primer anuncio? ¿Qué tipo de música es? ¿Qué instrumentos de música aparecen en el segundo vídeo? ¿Qué tipo de música es?

The relationships between music and advertising is clear. We can check it when we watch the TV. In some advertisements music has a leading role. Here there are a couple of examples. We hardly see or listen to words. Music takes us to then item they want to advertise.






20110216

bach jackson



































Lehengo egunean, 6.D mailako Enekok eta Iñigok (hau parea...!), oraingoan ikusi ahal izango duzuen 2. bideoa bidali zidaten. Errezena bideoa hartu eta hona igotzea izango zen. Baina horrela ez du graziarik... Ezagutzen nauzuenez, gauzak nahasi nahiago. Musika tresna honen bidez, garai desberdinetako musikak eta musikariak zaku berean sartu ditut. Hor goian dituzue biak, "txuritabeltz" :) Bata, honezkero ezagutu dugu blog honetan. Bestea, berriz, duela urte pare bat zendu egin zen.

Musikari dagokionez, Barroko aroko musikatik, iufa!, jauzi batez pop musikaraino iritsiko gara. Bi musika erabat desberdinak (batetik bestera 300 urte inguru "bakarrik"), musika klasikoa interpretatzeko erabiltzen den instrumentu honekin eginak. Iradokizun bat. Lehenengo musika lehenbizikoan entzutean, begiak itxi eta geldi-geldi egon, adi, goxo-goxo... Bigarrenarekin, aldiz, ea gai zareten geldirik egoteko.

Bukatzeko, Michael Jackson ikusi ahal izango dugu bere saltsan. Arestian erran bezala, bi aro desberdinetako musikariak, musikak... Konparazioak bazterturik, nik ezin dut Johann Sebastian imajinatu Michael mugitzen den bezala mugitzen.

Blogerako galderak: 1.- Zein da goiko bi bideoetan agertzen den instrumentua? 2.- Zer musika gustatzen zaizu gehiago, lehenbiziko ala bigarren bideoarena? 3.- ZERGATIK?








El otro día, Eneko y Iñigo, de 6º D, me enviaban el segundo de los vídeos de esta entrada. Lo más fácil habría sido subirlo, y ya está. Pero eso no habría tenido demasiada gracia. Como ya me vais conociendo, prefiero mezclar un poquito las cosas. Por medio de ese instrumento que podéis escuchar en los dos primeros vídeos, he metido en el mismo saco dos músicas y músicos de épocas del todo diferentes. Allá arriba los tenéis, en blanco y negro. A uno ya lo hemos visto antes por el blog. El segundo nos dejó hace sólo un par de años.

Con respecto a la música, de un salto, ale hop!, pasaremos de la música barroca a la música pop (en este caso separadas "sólo" por unos 300 años aproximadamente). Una sugerencia: al escuchar la primera música, hacedlo con los ojos cerrados, tranquilamente, en silencio... Sin embargo, con la segunda, a ver si sois capaces de estaros quietecitos. Por último, veremos a Michael Jackson en su salsa. Como he dicho antes, dos músicas, dos épocas diferentes, dos músicos... Comparaciones aparte, no puedo imaginarme a J.S. Bach moviéndose como M. Jackson.

PreguntaS para el blog: 1.- ¿De qué instrumento hablamos en los dos primeros vídeos? 2.- ¿Qué música te gusta más, la del primero o la del segundo? 3.- ¿POR QUÉ?

J.S. Bach & Michael Jackson. Here you have two musicians of differents epochs. 300 years separate thems. From the Baroque to the Pop. Different musics joined by a classical instrument. What instrument do we speak about?